XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SIGMUND FREUD

Sigmund Freud (1856-1939) gizadiaren jainko-asmoak urratsez urrats eraitsitako pentsalari zientifiko iraultzaileen hirukoteko kidetzat hartzen da.

Hirukoteko lehena Koperniko (1473-1543) izan zen eta gizadia unibertsoko zentroan ez zegoela frogatu zuen.

Gero Charles Darwinek (1809-1882) gizadia Jainkoaren antzera ez zela sortu frogatu zuen, hau da, tximino-animaliengandik eratorria zela.

Azkenik, Freudek adimen subkontzientea aurkitu zuenean giza pentsamenduaren zati txiki bat baino ez dela arrazionala frogatu zuen.

Gero Totema eta Tabua (1913) lanean, artea, erlijioa eta kultura sortzea sexu-bultzadei eta hauek sortzen duten erru-sentimenduari eragindako sublimazioari edo berrorientazioari egotzi zien.

Freudek zioenez, inkontzientean atsegin-printzipioak eragiten du; grinek sortutako desira eta bultzaden multzoak, hain zuzen, horietako asko sexualak izanik.

Grina horiek ordenarik gabeak direnez eta askotan arriskutsuak edo suntsitzaileak izan daitezkeenez, arrazionala eta aurreikuslea den adimen kontzientearen errealitate-printzipioak kontrolatu behar ditu.

Inkontzientean mekanismo zanpatzailea ere badago eta gorabehera traumatikoen oroitzapena ezkutaraz dezake.

Orduan emaitza oroitzapen arruntetan ez bezalakoa da, denboran igaro ahala eragina deuseztatzen ez delako.

Aitzitik, indar handiz eta behin eta berriz errepikatuz mantentzen dira.

Pertsonaren jokabidea baldintza dezake eta histeria, paralisia edo haluzinazioak eragin ditzake.

Psikoanalisiak oroitzapen horiek eta berekin dituzten emozioak ilunpetik azaleratu egin nahi ditu, erabili eta era normalean ahaz daitezen.